Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

Getxoblog VI. topaketak, azaroaren 22an

Datorren azaroaren 22an, larunbat goizean, Getxoblog 2014 izeneko topaketa eginen da berriro ere Areeta auzunean, Getxon. Jorratuko diren gaiak asko dira: teknologia, politika, blogari andrazkoak, gastronomia, Interneteko trolak... Beste edizioetan bezala, Bake Eder deritzon palazio teknologikoan bilduko gara Internet Sareaz eta teknologiaz hitz egiteko asmoz. Mintzaldi asko prestatu dira eta beti bezala, nekaezina den Mikel Agirregabiria jaunak antolaturik, aukera paregabea dugu ekitaldi bero eta jendetsu batean egoteko. Leku paregabea, ondo prestatua mintzaldiak egiteko, eta 101 blogger edo blogariren artean gure ideiak eta gauzak partekatzeko. Gogoratu aparkatzeko lekuak daudela Bake Eder inguruan, TAO ez dagoen zonaldea hortxe hasten baita. Niri dagokidanez, honako mintzaldia emanen dut: "Aplikazioak eta Web 2.0 zerbitzuak gauzen Interneten arorako". Ez galdu aukera eta parte hartu. Doanekoa da eta besteak beste Fernando Canales sukaldari ospetsua, Julio Usandizaga Internet Euskadi elkarteko presidentea, Begoña Beristain kazetaria, Lorena Fernandez  blogari informatikaria, Venan Llona eta hainbat pertsona interesgarri egonen dira Areetako topaketan. Eguerdiko 14.00etan bazkaria egingo dugu Los Tamarises jatetxean (Algorta, Ereaga hondartza) Fernando Canales-en menu zoragarria dastatzeko 20 euroren truke nahi izanez gero. Izena emateko, sartu Mikel Agirregabiriaren blogean.




 
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):