Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Zer dira hedabide sozialak?

Antony Mayfield adituak, iCrossing enpresako buruzagiak, aspaldi idatzi zuen What is social media? izeneko liburua, klasikoa bilakatu zena. 2008tik hona euri asko egin arren, oraindik kazetari askok ez dituzte ikasi hedabide sozialen terminologian erabiltzen diren berba batzuk. Liburua deskargatzea eta irakurtzea ongarria dateke. Liburu librea da eta azkeneko orrietan berbategi ederra du.

Elkarrizketa sortzea da hedabide sozialen ezaugarri nagusietako bat. Nire ikasleak ekoizle bakarlariak baino ez dira, eskuarki ez dute komentariorik egiten edota "atsegin dut" hauturik. Kuratzea ere ez dute laket, halafede! Segitzen dute askok ulertzeke zer diren hedabide sozialak.

Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

1 comment(s):

jennitxu erabiltzaileak esan du...

Nik ez dot uste ez dogula kuratzen edo ez dogula "atsegin dut"ematen. Askotan gauza asko ditugu denbora gutxi denean.