Interneteko Kazetaritza Sozial eta Partehartzailea: lehen klasea, 2015

Aurten, 24. ikasgela da gure gela fisikoa ordu teorikoak emateko. Bestalde, gogora dezagun lehenbiziko astean teoria baino ez dagoela. Hortaz, bigarren astean hasiko gara osoki irakasgaiarekin. Lehen astean, elkar ezagutu, tutoretzaz eta irakasgaiaz informazioa eman eta abar egin, eta ez da gutxi, halafede. Hemen behean duzue aurtengo egutegia.




Lehen klasean honako testua irakurri ahal duzue eta bertan (amaieran) dagoen ariketa egin. Hiru kazetaritza mota ikusi behar irakasgai honetan hiruak agertuko direlako. Hiru kontzeptu inportante irakasgai honetan: kazetaritza soziala, zerbitzu kazetaritza eta kazetaritza partehartzailea  

Kazetaritza soziala (Wikipedia) Kazetaritza Sozialak erantzukizuna bere gain hartzen du gizarte-prozesuetan, eta gizartearen bilakaeraz gogoeta egiten du irtenbideak bilatuz; halaber, kezka du irtenbideei buruz gogoeta eginez, Argentinako Alicia Cytrynblum-en arabera. Bere liburuan dio hori; liburuaren izena: "Gizarte Kazetaritza, diziplina berria" (La Crujía, 2004, 2009ko edizioan) Gero liburuko beste atal batean honakoa dio: kazetaritza sozialak gizartearen artikulazioa du helburu politika gizarte gaiak eta ekonomiari buruzkoak komunikabideen agendan baliatuz. Krisiari aurre egiteko kazetaritza honek duen tresna nagusia kazetari lanean sakontzea da: iturri berriak gehituz, zerbitzu gehiago eskainiz, "errealitateaz" dugun kontzeptua zabalduz. Ikuspuntu hau bere egiten duen kazetaria errealitatearekin konprometitutako herritar sentitzen da, berriemailea bera pisu handiko aktore edo eragile bihurtuz. Bere helburua errealitatearen irudian laguntzea da, irudi horretan gizarteko eragile guztiak sartuz horrela problemei irtenbideak bilatzeko guztien artean, erronkei aurre eginez.

 Zerbitzu Kazetaritza (Wikipedia) Kazetaritza mota hau irakurlearentzat erabilgarriak diren edukietan oinarritzen da. Esaterako:

  1. Herritarrek euren kabuz gauzak nola egin behar diren jakiteko informazioa. Herritarrei informazioa eskaini behar eguneroko bizitzan tramiteak eta egintzak ondo egiteko. 
  2. Norabide batean gauzak egitera bultzatzen duen informazioa; hau da, komunikabideetan mobilizatzea behartsuei laguntzeko, esaterako. 
  3. Kaltea saihesteko ematen den informazioa, sor daitezkeen problemak konpontzeko aholkuak ematen dituena. Edo informatu nola aurre egin eta gaitz horien aurka nola egin. 
  4. Zerbitzu kazetaritzak lagundu egiten du jendea, egoera berean daudenei informazio baliagarria eskainiz haien problemak, beldurrak eta abar konpontzeko edo uxatzeko. Hori posiblea da baldin eta eskaintzen badugu informazioa, irakurlea identifikatzeko amankomuneko problemak dituzten pertsonekin. Gizarteko taldeei soluzioak bilatzea da kontua, talde horiek sarritan desinformazioa eta isolamendua baitituzte arerio. 
  5. Espektatibak eta elementu berriak eskaintzen dituen informazioa, era horretan inguru soziala edo familiakoa ulertzen eta konpontzen laguntzen duena.  

Kazetaritza Partehartzailea Herritarren kazetaritza edo kazetaritza partehartzailea edo gerrillako kazetaritza mugimendu bat da non herritarrek beraiek berriemaile bihurtzen baitira. Web 2.0 aplikazioen aroa hasi zenetik (2004ean) edozein herritar izan daiteke berriemaile. Informazioa edo iritzia emititzeko dugun eskubidea Giza Eskubideen Gutun Unibertsalean dago jasota. Eskubidea ez da soilik informazioa jasotzeko, baita igortzeko ere.  

Ariketa (alderantzizko klasea): Mikel Arregiren artikulua irakurri eta argudiatu zein den kazetaritza mota hori.



Ariketa: ekarri biharko Siriako errefuxiatuei buruz egin den informazio edo notiziarik egokien edo gustokoena. Bideoa zein prentsa idatziko notizia izan daiteke, baita iritzi artikulua ere. Ekarri erreferentzia Goo.gl laburtzailea erabiliz.

 

Iruzkinak