Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

Nire azken bot edo automata: FRaditzakBot, frantsesezko aditzak kontsultatzeko

Ipar Nafarroako herkideek ez dute beharko, jakina denez, haiek ongisko baitakite frantses hizkuntza egiten. Hala ere, Hego Nafarroan badira nafarreraz eta gaztelaniaz gain, frantsesez ikasi nahi dutenak. Horientzat eta baita neuretzat ere, bot edo automata hau egin berri dut Telegram berehalako mezularitza zerbitzuan erabiltzeko. Gogoratu nahi dizuet bot-ak pertsonak bezalakoak direla, baina gauza edo erantzun gutxi egiten dutenak. FRaditzakBot automata honek, esaterako, frantsesez gehien erabiltzen diren 150 aditzak eskaini ahal dizkizu itzulpena eta orainaldiko pertsonak (singularrekoak eta pluralekoak) nola deklinatzen diren esanez. Ondoren, azalduko dizuet zer-nolako bot-a den. Lehenbiziko irudi honetan ikus dezagun zein den bere izena eta nola deitu ahal dugun gure ezagunen artean edukitzeko Telegram aplikazioaren barruan, telefonoan, tabletean zein torreko ordenagailuan. Bere URLa geuk deitua izateko hauxe da: http://telegram.me/FRaditzakbot Beraz, nahikoa da ordenagailu edo telefonoko nabigatzaile batean hori idaztea Telegram aplikazioa abiarazteko eta gure agendan jada edukitzeko FRaditzabot automata. Ondoko irudian torreko ordenagailuko aplikazioan nola ikusten den daukazue izena agertuz: @FRaditzakbot alegia, horrelaxe idatzi ohi baitira Telegrameko erabiltzaileen izenak mezularitza aplikazio azkar honetan:


Bigarren irudian ikusi ahal da nola egiten diren kontsultak bot-ean. Kasu honetan C letraz hasten diren aditzak kontsultatzeko beheko menuko C letra sakatzen dugu eta bot edo automatak C multzoko aditz guztiak eskaintzen dizkigu:


FRaditzakbot automata taldeko txat-etan ere erabil daiteke, automatak aukera ematen baitu taldeetan sartua izateko, horrela guztiek aprobetxatuz edo profitatuz bot honetaz. Ondoren, ikus dezagun mobil batetik nola ikusten den FRaditzakbot-en interfazea:



Menuko azken botoian, frantsesezko aditzei buruzko teoria dago. Aditzak zer diren, frantsesez zenbat konjugazio dagoen eta denboraei eta aditz laguntzaileei buruzko testuak dituzue, euskaraz idatzita.

Bi bideo hauetan, Mikel Arberas ikasleak azaltzen dizue nola deskargatzen den eta bigarrean azaltzen dizuet FRaditzakbot automata nola erabiltzen den idazmahaiko aplikazioaren bidez, hau da, torreko ordenagailutik.



Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):