Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

Paue edo Pau, Ipar Nafarroako hiriburuaren izenari buruzko gogoeta eta etimologia


Paue, Henrike III.aren gaztelua, Nafarroako Parlamentuaren ondoan

Artikulu honen helburua Pau edo Paue hiriaren izenaren jatorria argitzea da, beste hipotesi batzuk albo batera utzita. Paue, Bilbao edo Donostia bezala, Pirinioen iparraldean dagoen hiria da, Nafarroan inportantea izan den hiriburua, Iruñea bezain garrantzitsua agian. Jakina denez, Hego Nafarroako inbasioa gertatzen denean 1512. urtean Johan Labritekoa (1469-1516) eta Katalina Foixekoa (1468-1517) errege-erreginek alde egiten dute hiruburutik, Iruñetik hain zuzen eta Paben jartzen dute hiriburu berria, Parlamentua Iruñetik Biarnoko hiri nagusira pasatuz. Biarno edo Bearne, eskualde nafarra hautatu zuten hiriburua jartzeko, 12 seme-alaba eduki zituzten Johan eta Katalina Nafar estatuburuek. Erresumako Henrike II.a semea izan zen hurrengo estatuburua 1517tik aurrera, Nafarroa batzearen aldeko borroka handia egin zuena Ipar eta Hego Nafarroa batu nahirik. Henrike II.a Zangotzan jaio zen. Ondoren ikus dezagun Biarnoko bandera:



Gogora dezagun, biarnotarrak euskaldunak izan direla antzinatetik, euskara oraindik entzun daitekeelarik Eskiula eta Jeruntze herrietan. Tradizioak, leku-izenak, gastronomia... Pirinioetako euskal tradizioak non-nahi ageri dira Biarno osoan. Eta Paue hiriaren izenaren etimologiari dagokionez, batzuentzat zaila dena, sinplea bilaka daiteke baldin eta euskara jakinez gero. Erramun Gerrikagoitia Munitibarko seme nafarrak argitu zidan esanahia. Nafar hizkuntzan laua edo lautada esaten dugu plain, llano adierazteko. Jakina denez, planus hitz latinetik dator maileguzko hitz hori, gaur egun euskarak bere egin duena. Plaua izango zen aspaldiko denboretan, geroago "Pau" bihurtu dena  ele (edo l) letra galduta. Izan ere, Iparraldean, pau geratu zen "p" letra galduta. Hortaz, paua edo laua gauza bera da. Hori dela-eta, normala da Biarnoko zonalde horretan guztiak jakitun egotea zein laua den Paueko lautada eta Paueko uhaitza edo uhartea ikustea Wikipediako euskaldunek jarri duten bezala, frantsesez Gave de Pau trafikoko afixa ipini dute autobide eta gainerako errepideetan. Bigorrako Pic du Midi izeneko tontorretik ederto asko ikusten da Biarnoko lautada edo llantada (mendebaldeko nafarrerako hitza), zonalde pau edo laua Pirinioetako mendien magalean dagoelako ikusgai.

Beste etimologia batzuk ikusiko dituzue, seguraski, euskaraz ez zekiten pertsonek plazaratuak. Eta sarritan galdetu diot ene buruari, nola demontre sor daitezkeen horrelakoak Biarnoko jatorrizko hizkuntza jakin gabe. Akulturazio prozesuak dakar hori. Hizkuntza menperatzen ez dutenek sinonimoak diren bi termino erabiltzen dituzte gauzak izendatzeko. Antzeko gauzak ikus daitezke hainbat tokitan Pirinioen hegoaldean ere; esaterako, EAEko gobernuak Valle de Arana Harana ere jarri du errepide nagusian, Iruñaren eta Gasteizen artekoan; edo calle Barrenkale kalea ere ikus daiteke non eta Bilbao hiri handian ere. Akulturazio prozesuetan murgildurik dauden herrietan gertatzen dira horrelakoak. Bi hizkuntza erabiltzen dira batzuetan kontzeptu bera adierazteko. Getxon herrian bertan ere Fadura auzoa eta Humedad auzo berria antzeko adibidetzat ditugu. Fadurako humedal jartzen dute eta ondoren Humedad geratzen da Fadura izena alboratuz.
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):