Mikel Crespo ikasle maitagarri eta mendizalea gogoan

Ez adiorik, Mikel, laster arte, baizik. Mendian hil zara eta guztiok geratu gara penaturik. Zu ezagutu zintugunok, ikasgelan kide ukan zintugunok ezin sinetsi zure joana, horren gazte, horren mendizale, horren onest eta ikasle ona. Nik bezala Pirinioak maite zenituen eta zure maitasun horretan gogoratuko zaitugu betikoz. Hamaika esker zure adibideagatik eta itxaron gaitzazu Balatus mendian. Bertara noanean zure gomuta eramanen dut, Mikel. Aretxabaleta herriaz egindako lana ere gogoan ukanen dugu betikoz. Doluminak crespotar orori.

Argazkia: El Diario Vasco

Argazkia: Haizea del Palacio


Argazkia: Mikel Crespo

Iruzkinak