Kasko Zuriak, terrorismoa eta desinformazioa zabaltzeko Sirian

Mendebaldeko hainbat telebistatan argitaratu zituzten ondoko irudiak errusiarrek egindako erasoa zela erakusteko. Siriako inbasio atzerritarraren urteak ziren, harik eta errusiarrek terroristak hiltzen hasi zirenean. Terroristak Alkaeda, Alnusra, RFS eta ISIS izeneko erakundeetan zeuden. Eta ezaguna zen talde horiei zeintzuek ematen zizkieten armak. RFSko bideoegileak tronpatu ziren bideoaren hasieran ebakirik egin ez zutelako, ondoko bideoan ikus dezakegun bezala. NATOko herrialdeetako telebista publiko eta pribatuetan debekatu zuten irudiok ematea eta errektifikatzea ere zokoratu zuten, jakina denez.



Juanlu Gonzalez geopolitikan eta kontrainformazioan adituak argitaratu zuen bideoa. Andaluziako analistak laugarren belaunaldiko gerrei buruz hitz egiten du Siriako kasua azalduz hurrengo bideoan. Ea zer iruditzen zaizun. Kontrainformazioa zer den ulertuko duzu eta nola sortzen diren gerrak, telebistak baliatuz. RT, Hispan TV, Nexo Latino eta beste telebista batzuen ahotsa deserosoa denean, zentsura ageri da NATOko herrietako informazio sisteman.


Juanlu Gonzalez Contrainformacion.es gunean idazten du, baita Bitsrojiverdes infogunean ere. Zer iruditzen zaizu bere diskurtsoa? Horrelakoa ote da informazioa telebistan gaur egun?

Erantzun honako galdera hauei. Zein dira berriemaileak Juanluren kasuan gatazka guneetan? Nor da Alepoko informazioa ematen diona Gonzalez-i? Eva Bartlett kazetari kanadiarrari zer gertatu zitzaion berak ikusitakoaren testigantza emateagatik?

Bukatzeko, ikusi beheko albistea James Le Mesurier militar britainiarrari buruz eta erantzun galdera honi. Uste duzu albisteko datuak orekatuak direla, hots, egokia eta neutrala dela albistea, Euronews kanalak argitaratutakoa?



Iruzkinak