Xavier Mitjana-k Youtubeko kanalean bideo ederra argitaratu du hizkuntzak praktikatzeko eta ikasteko GPT teknologia nola erabil daitekeen azalduz. Zalantzarik ez dago aldaketa dakarrela ChatGPT-k gure ikas-prozesuan, baita irakasteko bidean ere. Eta erne, GPT-4 bertsioa datorrelako; presentazioa datorren astean eginen dute eta dagoeneko badakigu zenbait funtzionalitate bertsio berriari buruz.
Archipielago School-ek ere bideo bat egin du erakusteko nola ikasi eta irakatsi ingelesa GPT teknologia baliatuz.
Iruzkinak