Kantari txinatarren aroa heldu da


Argitalpen honetan musika txinatarra erakutsi nahi dizuet. Pil-pilean dauden taldeak eta bakarlariak. Hasteko, kitarra maite dutenentzako oparia. Mayday taldea eta Wu Bai, biak kontzertuan ikustea itzela da. Hona hemen egin zuten jira batean milaka pertsona aurrean Wu Bai-ren kanta gogoangarri bat egiten. Erreparatu Wu Bai-k egiten duen kitarra-soloari, hasieran zein amaieran; benetan txalogarria eta txapela kentzeko modukoa:

Jay Chou kantari txinatarrak Kuban grabatu du arrakastatsua den Mojito izeneko kanta. Doinu ederra eta bideoa ere sekulakoa Kuban bertan grabatua. Gozatu Jay Chou kantariarekin, nire ustez Txinako bost onenen artean dagoen abeslaria. Horren azpian dagoen bideoan, Jay Chou-k Beldurrik gabe deritzon kanta ospetsua abesten du filme gogoangarri bateko irudi ikusgarriak grabaturik. Arte martzialak gogoko baldin badituzue, artelana ikusteko prest egon.


Beste kantari txinatar bat, hagitz musika ona egiten duena, Richie Jen da. Ondoko kanta, adibide.

Hona hemen Youtubeko kanalean jarri dudan hainbat ordutako musika jario txinatarra. Autoan entzuteko Txinan egiten den musikarik onena. Hasieran Jay Chou-ren kanta onenak doaz. Baina, gero, segidan, Txinako kantaririk onenak: Lin, Cheng, Jen, Bai, Chou, Yu, Peng, Tao, Wang, Fong, Hsiao, Tai, FIR, Mayday...




Iruzkinak