Txernov kazetariaren desinformazioa eta Mariana Visemirskaia-ren salaketa

Badira kazetariak munduan, inperioaren jabeentzat lan egiten dutenak non-nahi. Txernov ukrainarra horietako bat da. Berak kontatzen dituen istorioak zitalak dira, sarri gezurretan oinarrituak. Eta orain ikusiko duzue zergatik diodan hori.

Gaur bertan jakin dugu AEBetako politikariek Oscar izeneko sarien bidez goraipatu dutela bere dokumentala Mariupol hiri errusiarraz. Bai, asko zur eta lur geratu dira entzun dutenean albistea. Nori eta Mstyslav Txernov kazetariari eman diote Oscar saria. Dokumentalaren izena: "20 egun Mariupolen". Erabat propagandistikoa den dokumental horretan badago errakuntza handi bat, Mendebaldeko hainbat telebista eta hedabidetan aipatu ez dutena, aipatu nahi ez dutena, hobeto esanda. 

Dokumentalak sinbolotzat presentatu du "Mariupoleko haurduna", Mariana Visemirskaia deritzon errusiarra, Mariupoleko herritarra, Azov bataioiko nazien okupazioa jasan behar izan zuena hainbat urtez. Eta egungo erregimen ukrainar eta Biden-en gobernuarentzat heroitzat jotzen dutena, ba, Vladimir Putin presidentearen aldeko herritar sutsua da Mariana gaur egun. 

Seguraski zuetako askok dakizuen bezala, Mariana baliatu zuten Zelenskiren tropa filonaziek emakume haurduna errusiarren biktima bezala presentatzeko. Mendebaldeko aldizkari eta telebista orotan agertu zen Mariana gizajoa biktima bezala, baina ez ukrainarren biktimatzat, baizik eta alderantziz. Visemirskaiak deklarazioak egin zituen esanez, Mariupoleko ospitalea ukrainarrek bonbardeatu zutela, ez errusiarrek. Donetskeko blogaria zen Mariana Ukrainako soldaduek hartu zuten, ospitaletik irtetean, argazki sonatuak egiteko. Dena fartsa handia izan zen. 

Txernov kazetariak eta gainerako hedabideak, desinformazioa hedatzen dutenak isil-isilik geratu ziren, zeren horrek beren diskurtsoa zapuzten baitzuen. Horrela, mundu libreko hainbat hedabidek jaso zuten Marianaz esandako gezurra konturatzeko noraino heldu ahal diren kazetari batzuk; salbu eta OTAN barruan dauden herrietako hedabide handietan, nazioarteko komunitateak ikusi ahal izan zuen nola manipulatzen duten informazioa estatu kolpe batez sortutako Ukrainan. Youtuben eta beste hedabide askotan kendu egin zituzten Marianaren hitzak, zentsura egoera batean gaudelako, bistan denez. 

Txernov-ek Oscarretan hitzaldia eman duen bitartean ingelesez, Atlantikoko beste aldean, Ornella Muti artista italiarra Mariupolera joan da bisitan, ikusteko zuzenean bertako herritarrek zer dioten eta hiria nola berritu duten Donbasseko herritarrek gainerako lagun errusiarrekin batera. 


Graham Philips kazetari britainiarrak ere ondo ezagutzen du Mariupol. Bertatik herritarren iritzia argitaratu du behin baino gehiagotan. Testigantzak, Azov batailoiko kideek egindako barrabasadez.

Bestalde, Nafarroan badugu dokumentalista bikaina, sarririk jaso ez duena, baina Ukrainako gerra zibila filmatu zuena hantxe bertan. Ibai Trebiño, Argia-ko kazetariak lan arriskutsua egin zuen orain zenbait urte. Trailerra ekarri dut hona. ikusi ahal izateko zer izan zen Euromaidaneko estatu kolpea, Estatu Batuek 5 mila milioi dolar emanda prestatu eta gauzatu zutena Stepan Bandera naziaren jarraitzaileak baliatuz.

Hona hemen Ibai Trebiñok eta Mikel Arregik egindako dokumentalaren trailerra Ukrainako gerra zibilaz. Laster Euskal Herriko Unibertsitatean emanen dutena, antza.



Iruzkinak