Perplexity Adimen Artifiziala dagoeneko Telegram plataforman txertaturik

 


Durov anaiek sortutako kode irekiko mezularitza plataformak, Telegram-ek alegia, beste pauso bat gehiago eman du asteburu honetan. Dagoeneko Perplexity aplikazioan kontsultak egin daitezke errazki. Perplexity eta Komet nabigatzailea puri-purian daude gaur egun.

Garai batean, ChatGPT ospetsuarekin gertatu zen bezala, Telegramek beste AA aplikazio bati integratzen utzi dio. Kasu honetan Perplexity AI da. Hortaz, kazetaritza sozial eta partehartzailea darabilen orok lantresna hiru horiek baliatzeko aukera dago egun Telegram mezularitza aplikazioaren barrenean.

Probatu dut irudiak sortzen eta elkarrizketa eraginez, ta benetan laket izan dut. Perplexity eta Deepseek nire aplikazio onenen artean daude Ask AI multiplataformari esker. Horregatik erakutsi nahi dizuet nola integratu edo sartu Telegram plataforman eta nire kontsulta baten adibidearekin hobeto ulertuko duzue zertan den.

Erabiltzen hasteko jar dezagun nola duen izena Perplexity agenteak Telegram-en: 

https://t.me/askplex edo @askplexbot

 

 

 

Lehenbiziko irudian Perplexity-k zertan lagun diezazuekeen agertzen da. Zinez, laguntza handia. 


 Geroago, zalantza bat sortuko zaizue niri sortu zaidan bezala: zer-nolako komandoak darabiltza aplikazioak? Erantzuna ondoko irudian duzue:


 Ondoren, Perplexity-ri honakoa sortzeko baliatu ahal duzue: irudia sortu:


 Amaitzekom, klik egin irudian eta ordenagailuan edo telefonoan gorde. Horren erraza da Perplexity Telegram aplikaziotik irten gabe. On dagizuela!

 

Iruzkinak